Txapelak Zumarraga-Urretxu eta Zarautzera

Irati Agirreazaldegi 2007ko eka. 1a, 21:37
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketaren finala jokatu da Bergarako Udal Pilotalekuan. Txikien mailan lau taldek jardun dute; nagusietan, berriz, zortzi bertsolarik. Ondoren, idatzizko txapelketako sariak ere banatu dituzte.

Andoni Egañaren esanetara lau taldetako kideak igo dira lehenengo taula gainera:

- Asteasuko taldea (Haritz Mujika, Imanol Irazustabarrena eta Maddi Labaka)

- Hernaniko taldea (Eñaut Martikorena, Aingeru Otxotorena, Elixabet Pagola eta Jon Iturbe)
- Zumarraga-Urretxu A taldea ( Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Leire Akizu)
- Zumarraga-Urretxu B taldea ( Mikel Iturriotz, Ane Agirre eta Beñat Torres)

Agurrak kantatu dituzte lehenengo doinu ezagunetan, eta publikoaren barreak eraginez. Egaña ez izan arren onak zirela zioten batzuek; autobusean etorri arren turismo egitera ez zirela etorri besteek; eta Zumarraga-Urretxuko bi taldeek batera kantatu zuten txorrotxio doinuz lagunduta sei txori zirela esanez.

Ondoren lau oinak emanda eta gaiari erantzunez jardun dute talde bakoitzeko bi ordezkarik ariketa bakoitzean.

Handien txanda etorri da gero. Aurrez egindako lau kanporaketetatik sailkatutako 15 eta 18urte bitarteko zortzi neska-mutil aritu dira:

Eneritz Arzallus (Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikaslea)
Aritz Garin (Orixe Institutuko ikaslea)
Hodei Iruretagoiena ( Oteitza Lizeo Politeknikoko ikaslea)
Ane Labaka (Antigua-Luberri ikastetxeko ikaslea)
Arnaitz Lasarte (Hernaniko Institutuko ikaslea)
Mikel Olaizola (Elgoibar Ikastolako ikaslea)
Maialen Velarde (Zumaiako Institutuko ikaslea)
Nekane Zinkunegi (Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikaslea)

Lau oinak emanda, ofiziotan, puntuari erantzunez eta bakarka kantatu dute hauek.

Lan puntuagarriak amaituta Nagore Soroa, Nahikari Gabilondo eta Mikel Aizpuruak osatutako epaimahaia irabazleak zein izango erabaki bitartean  idatzizko txapelketako sariak banatu dituzte:

- LH 3. eta 4. maila:  Itsaso Lasa
o Aipamenak
ß Paul Iruretagoiena
ß Ander Eizagirre
ß Kepa Aginagalde
ß Maddi Mendibil
- LH 4. eta 6. maila: Haritz Mujika
o Aipamenak
ß Maialen Akizu
ß Mikel Iturriotz
ß Malen Sarasua
ß Beñat Arrieta
- DBH Lehen zikloa: Amaia Iturriotz
o Aipamenak
ß Iñaki Artola
ß Enara Eizagirre
ß Maddi Labaka
ß Argi Yeregi
- DBH 2. zikloa: Hodei Iruretagoiena
o Aipamenak
ß Mikel Olaizola
ß Arnaitz Lasarte
ß Oihana Iguaran
ß Unai Mendizabal
Idatzizko sarituen artean ziren bi debagoiendar: Aretxabaletako Kurtzebarriko Kepa Aginagalde eta Eskoriatzako Almeneko Beñat Arrieta.

Ondoren, bat-bateko finaleko sariak banatu dituzte: Txikietan Zumarraga-Urretxu A taldea izan da irabazle; nagusietan txapeldun Hodei Iruretagoiena zarauztarra eta txapeldunorde Mikel Olaizola elgoibartarra. Senide, lagun eta irakasleei eskerrak emanez bota dituzte agurrak.

Gipuzkoako txapleketa jokatuta. Aramaioko hiru ordezkarik Paula Amilburuk,  Antton Karreterok eta Xabier Igoak zapatuan Arabako finalean hartuko dute parte. Gasteizko Armentia ikastolan izango da finala goizean barrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak