Txapa Irratiaren kulturen arteko jaia, oso arrakastatsua

Iker Barandiaran 2009ko eka. 13a, 23:28
Txapa Irratiak bere 25. urteurrenaren harira gaur, zapatua, antolatu duen jaia oso arrakastatsua izanda. Egun osoko egitaraua bete eta herritar askok esku hartu dute. Are gehiago, Hego Amerikako, Afrikako eta bestelako jatorria daukaten bergarar asko batu dira "Kanpora begira" izeneko jaira.

Txapa Irratiak oraindik ez ditu 25 urte bete, baina dagoeneko hasi da ospakizunekin. Eta asteburu honetan, integrazioa eta bertakotzea bultzatzeko "Kanpora begira" jai erraldoia egin du. Hala, goizetik gauera arte Munibe plazari bizitasun handia eman diote.

Ume, gazte, heldu... Guztiek hartu dute parte jaian, eta are gehiago, kolore eta jatorri askotakoak.

Euskal dantzak Jarduneko Gazte Alai taldearekin, Europakoak Patxi Monterok gidatuta, Beart elkartearen eskutik umeendako pintura tailerrak, ipuin kontalariak...

Horren ostean, 120 lagunek Indiako, Senegalko eta Hego Amerikako janaria izan dute herri bazkarian. Eta, arratsaldean, dantzaren txanda izan da: Boliviakoa, Afrikakoa... eta beste.
Bukera, All Jazz Era taldeak eman dio.

Antolatzaileak, Txapa Irratiko kideak, eskertu gura dituzte Jarduneko lan taldea, herritar ugari eta hurbildutako jende guztia. Datorren urtean, gehiago?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak