Txapa Irratiko Kanpora Begira saioa, asteartero etorkinen eta Bergaran jaiotakoen arteko komunikazioa uztartzen saiatzen da. Hala, helburu horrekin jai berezia antolatu du zapaturako. Jaialdi hau baina, irratiaren 25. urteurrenaren barruan kokatu behar da.
Kanpora Begira jaia
Egitarau zabala prestatu dute. Besteak beste, 11:00etan txalapartariek emango diote hasiera jaiari. Ondoren, dantza tailerra, ipuin kontalariak eta pintura erakusketa izango dira.
Herri bazkaria ere egingo da. Ondoren, dantza boliviarrak eta Kataia eta All Jazzira taldeen kontzertua. Amaitzeko 18:30ean, Euskadi Senzala capoeira taldekoak arituko dira.