Txapa irratiak makro-kontzertua egingo du uztailean diru premiari aurre egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mai. 7a, 21:08
Uztaileko lehenengo aste bukaeran egingo dute eta grabatutako materialarekin CD bat kaleratuko dute. Bergarako talde guztiei egin diete parte hartzeko gonbitea. Lehenengo bilera maiatzaren 17an egingo dute Txapa Irratian bertan.

Bergaran 20-30 bat talde daudela kalkulatzen dute Txapa Irratian. CD bat kaleratu nahi dute. Gaztetxean izango da makro-kontzertua uztailaren 4an eta 5ean eta bertan egingo dituzte grabazio lanak. "Grabazioa bi modutan egingo dugu", adierazi du Txapa irratiko Iñigo Herrerosek. "LR hartu eta zuzenian grabatuko dugu alde batetik. Zerbait txarto ateraz gero multipista batean ere jasoko dugu gero nahasketa egin ahal izateko".

CDa eta fanzina abendurako

CDa abendurako kalean egotea aurrikusten dute. Bertan, talde bakoitzeko kantu bana jasoko dute. CDarekin batera Bergarako taldeen gaineko fanzina ateratzeko asmoa ere badute. Guztia ondo antolatzeko maiatzaren 17an egingo dute Bergarako taldeekin lehenengo batzarra.
    Duela bostpasei urte 'Isiltasuna apurtzen' izeneko bilduma kaleratu zuten Bergarako taldeekin. Gaztetxea estudio bilakatu zuten orduan. Oraingoan, zuzeneko grabazioak egingo dituzte.
Txapa irratiaren diru premiari irtenbide bat emateko antolatu dute makro-kontzertua. Hamar irratsaio ekoizten dituzte bertan eta 24 orduko programazioa osatzeko Arrosako beste 10 irratsaio jasotzen dituzte. Kasu honetan, deialdia Bergarako talde guztiendako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak