Txaranga eta guzti
Lehenik eta behin, txaranga batek girotutako txikiteoa egin zuten. Musika Eskolako kide batzuek inprobisatu zuten txaranga eta izugarrizko giroa piztu zuten herrian. Herritarrek hasieran pentsatu zuten Santa Zeziliaren gaineko ekimena zela, baina gero konturatu ziren Txapako kamisetak zeramatzatela. Horren ostean, 50 bat lagun batu ziren gaztetxean antolatutako baba-janean; eta Senegalgo Kataia taldeak emanaldia egin zuen.
Gaur egun 10 irratsaio propio daude Txapa Irratian. Horiei, Arrosaren bitartez, ematen dituztenak gehitu behar zaizkie. Parrillako berrikuntzen artean, ikasturte honetan gazte batzarrak saio bat egingo du.