Ikusleen artean gehien errepikatzen zen esaldia hauxe: "zoragarria, ikusgarria izan da". Guztiek txalotu zuten herritarrek egindako lana. Emanaldiaren amaieran ikusle guztiak zutik txalo artean hartu zituzten parte hartzaileak. Karlos Etxanizen eszena, Jevert inspektorearena, aurtengo berrikuntzatako bat zen. Eta ikusleei, eszena ikusgarriena iruditu zitzaien. Txalo zaparrada ugari jaso zituen Karlos Etxanizek.
Gaztetxoen lan bikaina
Baina zalantza gabe gaztetxoek egindako lanak eragin zuen ikusleen mirespena eta barre algarak. Umorez eta ironiaz, eszena paregabea antzeztu zuten. Marije Ugaldek azaldu zigun oso aberatsa eta ezker onekoa dela umeekin lan egitea eta azkar ikasten dutela.