Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztaileko lehenengo bi asteetarako 8 orduko txalaparta ikastaroa antolatu du Jardun elkarteak. Ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, 19:00etatik 21:00etara, Arrizuriaga jauregian. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 18 euro ordaindu beharko dituzte, eta Jardun Elkarteko bazkideek, berriz, 15 euro. Izena emateko, deitu Jardunera (943 76 36 61).