Turismo bulegoa zabalik dago apirilaren 18ra arte

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 18a, 17:59
Ohi bezala dohaineko bisita gidatuak eskainiko dituzte alde zaharrean barrena

Denboraldi berriari ekin dio Turismo Bulegoak eta atzotik, eguaztena, zabalik dago. San Jose zubia aprobetxatuz ireki dute eta halaxe egongo da apirilaren 18ra arte. 
Ohi bezala, bisita gidatuak ere eskainiko dituzte. Horretarako txanda hartu baino ez dago 943 77 91 28 telefono zenbakira deituta. Bisita gidatuak doan izango dira.

Bulegoaren ordutegia

Bulegoaren ordutegia izango da apirilaren 18ra bitartean: astelehenetik zapatura, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta domeka eta jaiegunetan, 10:30etik 13:30era egongo da zabalik. Martxoaren 28an eta apirilaren 11n itxita egongo da eta apirilaren 1ean eta 2an, berriz honako ordutegia izango du: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak