"Trofeu Montbarbat" erakusketa ibiltaria bihar inauguratuko dute

Maider Arregi 2008ko otsailaren 21a

1997an sortutako Lloret de Mar-eko Center Excursionista taldearen argazkilaritza sailak "Trofeu montbarbat" izeneko argazki erakusketa ekarri du. Erakusketa ibiltaria bihar, otsailaren 22an, zabalduko dute. Ikusgai izango da martxoaren 2ra bitartean Aroztegi aretoan.

Erakusketan, 1997 eta 2006 urteen artean ospatutako Trofeu Montbarbat-en 9 lehiaketetan saridunak izan diren lanetariko batzuk ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak