Joan den bi urteotan Arrasaten eta Aretxabaletan antolatu dute hurrenez hurren. "Helburua da trikitixa kalera ateratzea, jendeak entzun dezan; eta aldi berean, urte osoan eskolan ikasten dabiltzan gaztetxoak motibatzeko modua ere bada".
Trikitixaren alderdi asko
Besteak beste, eguerdian aukera izango da ibarreko trikitixa talde guztiak entzuteko, kalejira eta emanaldia egingo dutelako, herri bazkariaren aurretik. Gainera, han emango dute jakitera 2008an Trikitixa Eguna non izango den.
Arratsaldean, berriz, Trikidantz taldearekin erromeria izango da plaza berean. Eta gauean, berriz, Gose eta Gozategi taldeek kontzertua egingo dute. "Egitarau zabal horrekin trikitixaren alderdi desberdinak erakusten saiatuko gara".