Tren ardatzak egiteko eskaria jaso du Mekolalde auzoko Danobat enpresak

Maider Arregi 2010eko irailaren 18a

7,5 milioi eurotik gorako proiektu hau, Europako tren lerro aurreratuena izango da. Danobat Railway Systems enpresak, Lucchini enpresa italiarrarendako tren ardatz automatikoak fabrikatuko ditu. Mondragon Taldean dago Danobat enpresa.

Lucchini enpresa italiarra, liderra da tren errodajerako altzairu eta zenbait osagairen ekoizpenean. Tren lerroa osatzen duten ekipamendu gehienak, Danobat Taldeak fabrikatuko ditu, baina, Alemania, Italia eta Txekiako zenbait fabrikatzailek egindako ekipamenduak ere sartuko dira. Mekolaldeko lantegiak hartuko du bere gain talde guztiak integratzeko eta amaieran, lerro osoa martxan jartzeko ardura.

Danobat liderra

Danobat Taldea enpresa liderra da Espainian makina-erremintaren fabrikazioan, eta munduko rankinean 29. postuan kokatuta dago. Taldearen produktu nagusiak hauek dira: artezteko makinak, tornuak, fresatzeko zentroak, puntzonatzeko eta tolesteko makinak eta mekanizatzeko lerro malguak. Espezializazioa oinarri, Innotrans 2010 azokan, Berlinen,  izango da hilaren 21etik 24ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak