Traumatologia jardunaldia egingo dute zapatuan Bergaran

Mireia Bikuña 2008ko apirilaren 17a

Debagoieneko Ospitaleko Traumatologia Zerbitzuak antolatutako Hezurretako Gaixotasun Metabolikoei buruzko jardunaldian 80 bat espezialista elkartuko dira. Txostenak Bergarako Lasa Jatetxean aurkeztuko dituzte.

Debagoieneko Ospitaleko Gerente Jose Luis Angulok egingo die harrera 09:00etan. Handik aurrera, hamar minutuko saioetan, Hezurretako Gaixotasun Metabolikoekin zerikusia duten 15 txosten aurkeztuko dituzte.

Bi zatitan banatuko da

Jardunaldia bi zatitan banatuko dute. Lehen zatian, bederatzi txosten aurkeztuko dituzte  Debagoieneko, Gurutzeta eta Santiago ospitaleetako traumatologoek, besteak beste. Bigarren zatian, gainerako sei txostenak aurkeztuko dituzte. Jardunaldia borobiltzeko Hezurretako Gaixotasun Metabolikoen diagnostikoetan eta tratamenduetan dauden aurrerapenei buruz egingo dute berba. Bukaeran, bazkaria egingo dute Lasa Jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak