Aldaketak ez die eragingo Aitziturri eta Amillaga-iparraldea
poligonoen sarrerari, hots, orain arte bezala jarraituko du. Beste
aldetik, poligonootako sarrera GI-627 bidegurutzearen (Bergarako
saihesbidearen) bitartez egingo da, Amillaga iparraldeko poligonoaren
amaieratik.
Modu horretara, gasolindegiak etengabe izango du
sarrera eta irteera biribilgune berrirantz, Elgetatik zuzeneko sarrera
salbu, lehen aipatutako desbideratzea dela-eta. Horregatik, Gipuzkoako
Foru Aldundiak orain hasiko duen lanen fasean, gasolindegiko gunean
lanen erritmoa handitu egingo da, eragina ahal bezain laburra izan
dadin. Hasieran, fase honetako lanak hilabete iraungo dutela
kalkulatzen da, baina horretarako uraren hornidura berriz jarri beharko
da, eta horren erabakia udalak du.
Lanen abiaduraren arabera,
urte amaierarako biribilgunearen eta bideadarren behin betiko galtzadak
trafikoak erabiltzeko moduan egongo dira, nahiz eta azken ukituak falta
(behin betiko pintura eta seinaleztapena, errodadura geruza, eta abar);
horiek guztiak segidan egingo dira.
Amillagako bidegurutzea, Bergara map
Amillagako biribilgunea
- Proiektua: Biribilgunea egitea Elgetako loturako GI-627-46-1 bideadarraren bidegurutzean
- Udalerria: Bergara
- Helburua: Bide segurtasuna handitu eta trafikoa arintzea Elgetara GI-627 errepidetik sartzeko bidegurutzean
- Enpresa eraikitzailea: Guillermo Ibargoyen SA
- Aurrekontua: 1,1 milioi euro