Trafikoa desbideratuko dute Amillagako biribilguneko lanetan

Usoa Agirre 2009ko urr. 19a, 12:20
Amillagako biribilgunea egiteko lanak aurreratzeko trafikoa desbideratu egingo da gaur, astelehena, 12:00etatik aurrera. Hemendik aurrera, Bergaratik Elgetara sartzeko jada eginda dagoen biribilgunearen zatitik biratu beharko da. Aldi berean, Elgetatik Bergarara doan trafikoa Deba ibaia gurutzatu aurretik desbideratuko da, lanen gunean eta alboko gasolindegian sartu gabe.

Aldaketak ez die eragingo Aitziturri eta Amillaga-iparraldea poligonoen sarrerari, hots, orain arte bezala jarraituko du. Beste aldetik, poligonootako sarrera GI-627 bidegurutzearen (Bergarako saihesbidearen) bitartez egingo da, Amillaga iparraldeko poligonoaren amaieratik.

Modu horretara, gasolindegiak etengabe izango du sarrera eta irteera biribilgune berrirantz, Elgetatik zuzeneko sarrera salbu, lehen aipatutako desbideratzea dela-eta. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak orain hasiko duen lanen fasean, gasolindegiko gunean lanen erritmoa handitu egingo da, eragina ahal bezain laburra izan dadin. Hasieran, fase honetako lanak hilabete iraungo dutela kalkulatzen da, baina horretarako uraren hornidura berriz jarri beharko da, eta horren erabakia udalak du.

Lanen abiaduraren arabera, urte amaierarako biribilgunearen eta bideadarren behin betiko galtzadak trafikoak erabiltzeko moduan egongo dira, nahiz eta azken ukituak falta (behin betiko pintura eta seinaleztapena, errodadura geruza, eta abar); horiek guztiak segidan egingo dira.  

 

Amillagako bidegurutzea, Bergara map

Amillagako biribilgunea

  • Proiektua: Biribilgunea egitea Elgetako loturako GI-627-46-1 bideadarraren bidegurutzean
  • Udalerria: Bergara
  • Helburua: Bide segurtasuna handitu eta trafikoa arintzea Elgetara GI-627 errepidetik sartzeko bidegurutzean
  • Enpresa eraikitzailea: Guillermo Ibargoyen SA
  • Aurrekontua: 1,1 milioi euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak