Tostoi eta Erreilenoen Kofradiaren 11. kapituluan, osoko bilkuren aretoan kabitu ezinik

Goiatz Arana Begiristain 2010ko ira. 20a, 00:20
Bergararrak hunkitu egin dira, Txintxurreta anai-arreben izendapenarekin eta Musika Eskolako Kamara Orkestraren saioarekin, bereziki.

Tostoi eta Erreilenoen Kofradiak lau ohorezko kofrade berri ditu: Txintxurreta anai-arrebak –Felisa, Antxoni, Eusebio eta Florita–, ostalaritzan egindako lanarengatik; Jokin Etxaniz pilotari ohia eta Aspeko entrenatzailea, pilota munduan egiten dabilen lanarengatik; Galarreta Oinetako denda, 100 urte baino gehiago daramatzalako funtzionamenduan; eta Musika Eskola, 25 urteko ibilbideagatik. Gaur, domeka, jaso dute izendapena; pozik guztiek, batez ere,Txintxurretarrek, eurekin akordatu izanagatik. Hunkitu egin dira eta, eurekin, herritarrak.

10:00etan hasi dituzte 11. kapituluko ospakizunak. Pilotalekuan, kanpotik etorritako kofradiei ongi-etorria eman eta Moja Klarisen elizara egin dute, meza entzutera. Handik udaletxera kalejiran joan dira gero, eta han, leporaino betetako osoko bilkuren aretoan, ohorezko kofrade berriak izendatu dituzte. Musika Eskolako Kamara Orkestrak Vivaldiren Negua eta Udaberria piezak jo ditu. Eguerdian, 120 lagun inguru elkartu dira Lasa jatetxean egindako bazkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak