Toño Retes bergararra eta Beasaingo Aritz Legorreta Lokatzak antolatutako Tourreko porrako irabazleak

Xabier Urtzelai 2009ko uzt. 29a, 16:58
Lokatzak antolatutako zazpigarren porrako sari banaketa egin zuten atzo, eta Toño Retes eta Aritz Legorreta izan ziren irabazleak. Baina, estu-estu egon zen sailkapena, emakumez osatutako Txuspis taldea hiru puntu gutxiago batzeagatik sailkatu zelako bigarren.

Toño Retes bergararrak eta Aritz Legorreta beasaindarrak 1.171 puntu batu zituzten, eta Txuspis izeneko emakumezko taldeak –hamar emakumek osatu zuten taldea, denak Arrasatekoak– 1.168 puntu batu zituen. Hala, lehenengoek 4.390 euro irabazi zituzten oporretan gastatzeko, eta emakume koadrilak 2.195 euro poltsikoratu zituen. Hala, emakumezko koadrilak diru hori aprobetxatuko du 2010ean aurreikusita daukaten bidaia bat egiteko. Hirugarren sailkatua, berriz, Arkaitz Pagaldai izan zen 1.161 puntu eskuratuta.

Sari berezien artean, Zabala jatetxeak 80 urte egiten dituenez porrako 80. sailkatuek irabazi zuten, Salak eta Gorkak, eta azken sailkatuarendako ere saria izan zen, Altospornos II-Iñi Team taldearendako.

Sari banaketa egiteko Lokatzakoek Markel Irizarren laguntza izan zuten, Euskaltel-Euskadi taldeko ziklista. Irizar ez da Tourrean egon, baina abuztuan gogotik egin beharko du lan, abuztu hasieran Polonian izango delako lehian. Ikusteko dago oraindik, Oñatikoak Vueltan parte hartuko duen. Hain zuzen, Polonian egingo duen lanak erabakiko du neurri handian hori.

Porrako sari banaketako erretratu denak ikusteko, egin klik Lokatzaren blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak