Tirri Tarra taldea ikusteko sarrerak salgai

Maider Arregi 2009ko ira. 4a, 13:39
Hilaren 12an, Tirri Tarra taldearen kontzertua eskainiko du Udal pilotalekuan, 22:30. Sarrerak dagoeneko salgai daude kultura etxean 10 euroren truke. "Argi-Beltz" lana aurkeztu dute eta Sotto Voce, Bergarako Orfeoi eta Aritzeta abesbatzaren laguntza izango dute.

Tirri Tarrakoek Argi-Beltz ikuskizuna ekarriko dute Pasai San Pedrokoek Bergarara. Tirri Tarraren urteurrena ospatzeko herriz herri egiten duten kontzertua da irailean eskainiko dutena pilotalekuan; fanfarreari laguntzen, Sotto Voce orkestra, Bergarako Orfeoia eta Aritzeta abesbatza ibiliko dira.

Bi lanetan oinarrituko dira

Tirri Tarra fanfafarreak 2006an atera zuen Argi-Beltz diskoa, eta, hain zuzen, disko horretan oinarrituko dira iraileko kontzertuan. "Argibeltz lanaz gain, orain grabatzen gabiltzan Internas maketa berriko lanak ere eskainiko ditugu", azaldu du Igor Carballo Tirri Tarrako kideak.

Tirri Tarrak haizea, perkusioa, teklatua eta beste hainbat musika tresna erabiltzen ditu; gainera, fanfarreak bi ahots solista ditu. Esan beharra dago kontzertu guztietan dutela Sotto Voce orkestraren laguntza.

Hasi dira entseguak

Dagoeneko hasi dituzte entseguak. "Bergaran entseatu dugu. Gustura geratu gara, abesbatza gazte eta onak dira", dio Carballok. Irailean Pasai San Pedron egingo dute entsegu orokorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak