Datorren urteko taxi tarifak onartu ditu udalbatzak iraileko osoko bilkuran. Tarifa horiek Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak (Agitax) 2009 urterako hiri barruko taxi zerbitzuen proposamena dira, Debagoieneko taxi batzordeak adostutakoak, aldi berean. Proposamen horren txosten ekonomikoa ere jaso du Udalak eta Gipuzkoako KPIa uztailetik uztailera aplikatzen du joan den urteko prezioen gainean; hau da, %5,3ko igoera. Horrela, hauexek dira 2009an aplikatuko diren taxi tarifak: lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, 3,12 euro izango da bandera jaitsiera, 0,9 egindako kilometro bakoitza eta 18,7 itxoite ordua. Egunero gauez, domeka eta jaiegunetan, 3,12 bandera jaitsiera, 1,5 egindako kilometroa eta 29,4 itxoite ordua.