Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko egokitu dute taxien geltokia Ibargarai kalean eta taxilariak ere han dira, dagoeneko. Taxilariek hala eskatuta orain artekoa baino leku aproposagoa egokitu die Udalak: laua, geroago eta zerbitzu gehiago batzen dituena eta herriko sarreratik gertu.
Taxi geltokiak Irizar kalean libre laga duen gunean aparkalekuak egokituko dituztela aurreratu dute Udaletik; 30 inguru, eta eguraldiak lagunduz gero, datorren astean margotuko dituzte lurreko marratxoak. Pareko aparkalekuan bezala, diagonalean lagako dira autoak.