Taldeko iturrien arabera, Txileko lantegia ixteko arrazoia nagusiki estrategikoa da, izan ere balio erantsia duten ehunak egitera zuzenduko dutelako produkzioa. Tavexen erabakiak Txileko lantegiko 370 langileri eragingo die, haien kontratuak desegitea ekarriko baitu atzetik. Denim ehuna (bakeroa) eta workwear deiturikoa (lanekoa) egiten jarraituko du Tavexek Brasil, Mexiko eta Argentinako lantegietan.
Tavexek 50 bat herrialdetan ditu bezeroak eta exportazioek %80 suposatzen dute. 2010eko lehen sei hilabetekoan %39,5 handitu sarrerak eta horri esker galerak (6,9 milioi euro inguru) %70,5 gutxitu dituzte.