Taula gainean Mahaster River eta kolaboratzaileak

Mireia Bikuña 2009ko api. 29a, 14:58
Mahaster River bergararrek kontzertu berezia egingo dute domekan, Bergarako Zabalotegi aretoan, 19:00etan. Alegia, Nahasterrekan diskoan parte hartu duten kolaboratzaile guztiak igoko dira oholtza gainera; besteak beste, Olaia Ramos, Enrike Txurruka, Txus Alvarez eta Ebert Sanchez.

Kolaboratzaile bakoitzak diskoan egindako lan bera egingo du zuzenekoan. Olaia Ramosek ahotsa jarriko du kantu batean; Enrike Txurrukak teklatua joko du hainbat kantutan; Txus Alvarezek saxofoia joko du eta Ebert Sanchezek trabeseko flauta", esan digu taldeko kide Unai Azkaratek.

Bigarren aurkezpena

Hirukote bergararrak Gabonen aurretik egin zuen diskoaren aurkezpena Bergarako Etxagi tabernan, baina domekako kontzertuarekin bigarren aurkezpena egin gura dute. "Bigarren aurkezpenean diskoko parte-hartzaile guztiak egongo gara, eta guretako ohorea da. Lehen aurkezpena baino askoz indartsuagoa izango da", esan digute.
Kontzertuan lehen eta bigarren diskoetako kantuak eskainiko dituzte. Sarrerak txarteldegian salduko dituzte, hiru eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak