Tasatutako 76 etxetarako eskaera epea zabaldu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko maiatzaren 10a

Urteagan eta San Lorentzon egingo dituzte etxeok eta eskaera epea da ekainaren 24ra arte

Urteaga kalean –16-B-4 exekuzio unitateko 1. partzelan– 24 etxebizitza tasatu eta San Lorentzo-Aitziturrin –A-40-a-1 areako 6. partzelan– 52 etxebizitza tasatu zozketatzeko baldintzak onartu ditu Udalak eta baita etxeotarako eskaerak egiteko epea zabaldu ere bai. Tasatutako etxe horiek garajea eta trastelekua izango dute.
Eskaerak udaletxean egin beharko direla aurreratu dute Udal iturriek; bigarren solairuan dagoen bulego teknikoan, ekainaren 24a baino lehen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu udaletxeko bulego teknikora,  943 77 91 68 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak