Taldera gonbita egiten die Bergarako Orfeoiak herritarrei

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ira. 14a, 14:11
Adin guztietako lau talde ditu bere baitan eta parte hartzeko dei egiten diete abestea gustuko duten herritarrei

Bergarako Orfeoia osatzen duten lau taldeek hasi dute dagoeneko ikasturtea. Orfeoi Txikitxoak –5 eta 8 urte artekoak– irailaren 17an hasiko ditu entseguak. Eguenetan izango dira, 18:30-19:30 ordutegian. Orfeoi Txikiak –9 eta 13 urte artekoak– hasita ditu entseguak eta izango dira eguenetan, 19:30-20:00 ordutegian eta egubakoitzetan, 19:00-20:00 ordutegian. Gabero abesbatzak –14tik 20 urtera– ere hasi ditu entseguak eta egubakoitzetan batzen dira, 20:00-22:30 ordutegian. Nagusien taldeari dagokionez, horiek ere hasi dituzte entseguak eta elkartzen dira martitzen eta eguenetan, 20:30-22:30 ordutegian.

Taldera gonbita

Gaur egun 110 haur eta gaztek dihardu orfeoian eta 40 bat helduk. Baina gehiago izan nahi dute. Hala, abestea gustuko duen edozein herritarri gonbita luzatu nahi diote orfeoian parte hartzeko. Horrekin batera gogora ekarri dute haurrek matrikulatzeko aukera egongo dela irail osoan.
Informazio gehiagorako edo izena emateko idatzi mezua bergarakoorfeoia@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak