BTLs-ren erreakzioa
Bigarren zatian, BTLSkoek erreakzionatu egin zuten; lehen aukera garbia Ibaik izan zuen, baina bere burukada kanpora joan zen. Ondoren,Oregik egindako korner jaurtiketa baten, Diazen mutilek aukera izan zuten. Bigarren zatiko lehen laurdena bete zenean, bergararren gola etorri zen: Cabanillasek erdiratu eta Nafarratek burukada bikain batekin aurretik jarri zuen taldea. Bergara zelai erdiko jokoa kontrolatzen hasi zen, eta horrela, bost minutu beranduago, Cabanillasek baloia lapurtu eta jokaldi on batean 2-0 jarri zuen aurretik Bergara. BTLS ez zen ezkutatu eta aurrera jo zuen berdinketaren bila. Horrela, zelaian sartu berria zen Nathanek falta jaurtiketa baten ondorioz aldea murriztu zuen 25. minutuan. Diazen mutilak urduri jarri ziren; eta egoera hori aprobetxatuz, bost minutu beranduago, berdinketaren gola sartu zuen Muguk. Azken ordu laurdenean garaipenaren bila jo zuten bi taldeek, gainera BTLS jokalari bat gutxiagorekin–epaileak Abaso bi txartel horirekin kaleratu ondoren–; azkenean, puntu banaketa Agorrosinen.