Mujika gozotegian, Artekalean, sua piztu da beheko aldean dagoen sukaldean. Suhiltzaileek lanean jardun dute eta jadanik itzalita dago sua. Orain, suhiltzaileek egingo dute txostena jakiteko sua non sortu den eta kalteak zenbaterainokoak izan diren.
Kea inguruko etxabeetara zabaldu da, baina ertzainek eta udaltzainek esan digutenez, kalteak materialak baino ez dira izan.