Sutea Bergarako Industrias Mujika lantegian

Miren Manias 2010ko api. 3a, 21:34
Gaueko hamaikak inguruan piztu da sua eta berehala eman diote abisua Ertzaintzari; goizeko seiak bitartean hura itzaltzen aritu dira suhiltzaileak. Gaur arratsaldean, oraindik ere, sutearen arrastoak ikus zitezkeen San Joan industrialdeko lantegian bertan.

Bergarako Indutrias Mujika lantegian kautxua eta gomarekin egiten dute lan, horregatik, suteak erraz erraustu du barrualdea. "Dena erreta dago", esan du ugazabetako batek, "ez dakigu nola gertatu den".

Sabaiaren zati bat behera etorrita eta material ugari erreta ikus zitekeen lantegiaren kanpoaldean (kautxua, goma, lanerako erremintak...), baita egoera onean berreskuratutako material gutxi batzuk ere. Ugazabak, haien senideak eta enpresako langileak gerturatu dira San Joango industrialdera, lantegiaren egoera ikusi eta elkarri animoak emateko.

 

Suhiltzaileak buru belarri ari dira lanean sua guztiz itzaltzeko, haien esanetan, egunak beharko dira egoera kontrolpean izateko. Ez da lehen aldia Industrias Mujika enpresan sutea gertatzen dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak