Bihar eskainiko duten lana 2009ko maiatzean estreinatu zuten. Ordutik hainbat ekitaldi egin dituzte, eta arrakasta izugarria izan da.
Ikusle guztiei zuzenduta lana da On egin mon amour; iraupena 75 minutukoa da.
Bergarako Udalak antolatu du ikuskizuna, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzarekin.
Sukaldea gainean duela
Sukaldea eta umorea uztartuko ditu antzerkiak. Bilbao aktorea sukaldea triziklo gainean hartuta duela ibiliko da herriko kaleetan.
Chef berezi honek plater gozoak prestatutako ditu. "Umore karraskariko mokadutxoak, zapore handikoak, mimo karamelatuz bustita, eta, horrekin batera, clown-zopa", horrela definitu dute Teatro Salitre taldekoek euren lana. Gaineratu dute, postrea eta kafea ere egongo direla.