Goizean bigarren hezkuntzako ikasleak egin dute sukaldaritza tailerra eta arratsaldean, berriz, lehenengo hezkuntzakoak. Txikiek txokolatezko pastela egin dute. Barikuan jango dute eta orduan jakingo dute goxoa atera zaien edo ez.
Barikuan jakingo dute pastela goxoa atera zaien edo ez. Ipini duten arreta eta kontua ikusita, ziur primerakoa dela. Aranzadi ikastolako lehenengo hezkuntzako ikasleak dira eta sukaldean trebatu nahi dituzte Mila eta Belen irakasleek. Galleta eta txokolatearekin, pastela egin dute. Hurrengo saioan, mazedonia gertatuko dute etxetik eramandako fruituekin. Gutxi aritzen omen dira sukaldean gaztetxo hauek. Zer duten gustuko, baina, argi dute. Orain, ikasi egin behar guzti horiek gertatzen.