Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergarako Emakume Elkarteak eta Bizikasik antolatu zuten Bergaran sukaldaritza bereziaren ikastaroa amaitu zen atzo, eguena. Azaroaren 19tik abenduaren 4a arte jo eta su aritu dira parte-hartzaileak Gorka Lobato irakaslearekin errezetak prestatzen: hasierakoak, arrainkiak, haragiak eta postreak. Izandako arrakastaren ondoren, otsaila alderako beste ikastaroren bat antolatzeko asmotan dabiltza.