20:20ean, SOS Deiak-en abisua jasotakoan, joan ziren Bergarako udaltzainak Ozaetara, eta ondoren suhiltzaileak iritsi ziren. Eraikin bereko bizilagunek beraien etxeak utzi behar izan zituzten segurtasun kontuengatik. Suhiltzaileek ile-apaindegiko sua itzali zuten eta kea etxeetatik atera zutenean, eman zuten norbere bizitokira bueltatzeko baimena. 75 urteko gizon bat Arrasateko Ospitalera eraman behar izan zuten kea irensteagatik; hala ere, ez da ezer larria.