Hasieretako kanta mitikoak eskaini zituen Su Ta Garrek

Imanol Soriano 2008ko aza. 16a, 16:36
Zaleen gozamenerako aspaldian jo ez dituzten kantak eskaini zituzten, gitarra elektrikoa zein akustikoa eta pianoa tartekatuz. Sorpresaz beteriko gaua izan zen. Zaleak oso gustora eta Jam aretoa bete egin zen. Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.

Arrasateko La Txusma taldea izan zen zapatuko kontzertua ireki zuena. "Nos gusta el rock & roll" disko berria aurkeztu zuten, hasiera indartsuarekin, emanaldi guztian zehar mantendu  zena. Patrullas del aberno eta  Rock & Roll kantuak izan ziren zaleak dantzan jarri  zituzten kantak.

kantu mitikoak

Eskenatoki gainean 20 urte zioen kartel bat jarrita zegoen bateriaren azpian. Hamarrak jotzeko hamar minutu falta zirenean igo ziren Su ta Gar taldekoak taula gainera. Txalo artean hartu zituzten bergarara gerturatu ziren jarraitzaileak.
Indartsu ekin zioten Begira kantuarekin, jarraian etorri ziren Fagozitozia eta Etsi gabe kantuak.  Lehenengo hiru abestiak jarraian jo ondoren eskerrak eman zizkieten gerturatutako guztiei. David Eta Goliath kantua jo zuten bitartean lehenengo ilaretako zaleak tximak astintzen  zebiltzaten. Gaueko lehenengo sorpresa heldu zen: Hitz margotuak kanta gitarra akustikoaz lagunduta jo zuten Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidak. Jarraian abesti kañeroagoa eskaini zuten "Homo Sapiens?"  diskoko Geroaren Hazi Heziak.
Kontzertua aurrera zihoan eta aretoan giro ezin hobea zegoen. Basamortuetako zalduna eta Jo Ta Ke  kantuekin gozatu zuten  zaleek gehien; azken abesti hau ukabila altxatuta zutela abestu zuten suta-zaleek. Zaleen oihuekin rotaflexa garraxika entzun ondoren, kantu lasaiago baten momentua heldu zen, Itxaropena.  Anbotoko Mariri gurtza egin ondoren kamerinoetarako bidea hartu zuten eibartarrek txalo zaparrada artean. Ez zituzten zaleak denbora askotan itxoinarazi eta segituan bueltatu ziren. Gaueko bigarren sorpresa. Aitor Gorosabelek inoiz atera ez duen pianoa jotzen entzun genuen. Nazka eta Euskal preso eta errefuxiatuei eskainitako kantua jo ondoren agurtu ziren. Zaleek gehiago nahi zuten eta beste kantu bat eskatu zioten. Bat beharrean bi jaso zituzten: Homo Sapiens eta Arbasoen mendekua. Berriz agurtu ziren eta taldearen laguntzaileek instrumentuak jasotzeari ekin zioten. Bazirudien kontzertua amaituta zegoela, baina zaleek gogotsu oihukatu zuten beste bat eskatuz eta eibartarrak berriz ere azaldu ziren agertokian. Gorosabelek pianoaz  lagunduta Haika mutil jo zuen eta gero Hator, hator eta zure atzetik kantuarekin agurtu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak