Sorosle eta sorospen ikastaroa egingo du DYAk urrian

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko irailaren 21a

Urriaren 5etik 26ra izango da ikastaroa eta bukaerako frogak gainditzen dituenak eskuratu ahal izango du Sorosle titulua eta EHUrako bi kreditu.

Ikastaroan irakatsiko dute egunerokoan aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun. Bihotz eta birika susperketa, zauri, hausdura eta erredura kasuetan zer egin … Ezagupen oso arruntak dira baina asko lagun dezaketenak.

Ikastaroak iraungo dituen hiru asteetan, teoria eta praktika jorratuko dira eta eskolak izango dira astelehenetik egubakoitzera 19:00-21:00 ordutegian, kultura etxean.

Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak eskuratu ahalko du Sorosle titulua eta EHUrako bi kreditu jasotzeko aukera ere ematen du.

Prezioa da 90 euro eta plaza mugatuak dira. Izena emateko edo argibide gehiagorako deitu 943 46 46 22 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak