Aurkaria, Zumaiako Pulpo taldea, ere antzera ibili zen. "Partiduko tarte batzutan nagusitu egin dira eta markagailuan aurrea hartu digute" azaldu du Muniategik. Lehen zatia amaitzean, markagailua gol bakar baten aldean geratu zen (19-20). Gol aukera asko egon ziren. "Partiduan gol asko izan dira, baina, partidua erritmo handiegiarekin jokatzean baloi asko galdu dugu eta akatsak ere egin ditugu". Bestalde, Pulpo taldeko jokalariak esperientzia handikoak direla gaineratu du Muniategik. "Teknika oso ona daukate eta daukaten esperientzia igarri egiten zaie. Kanpotik jaurtiketa asko egin dituzte eta ondorioz, kanpotik gol asko sartu digute". Datorren astean, kanpoan, Donibaneren aurka jokatuko du Soraluce Bergarak partidua.