Skatepark estalia zabalduko dute laster Bergaran

Arritxu Barruso 2009ko abu. 25a, 13:57
Debagoieneko eta inguruko skaterrendako albiste onak datoz Bergara aldetik; eta ez nolanahiko albisteak, gainera. Bergaran Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko lehenengo skatepark estalia zabalduko dute laster.

Estalia izatea, gainera, ez da Bergarako skateparkak izango duen berezitasun bakarra, ez baita skateparka soilik izango. Kontzertuak emateko eszenatokia, skateko produktuak saltzeko denda eta taberna izango ditu-eta, besteak beste. Nola ez, lehiaketak eta erakustaldiak egingo dituzte, baina, kulturak ere izango du bere tokia proiektu honetan. Asmoa da, esan bezala, kontzertuak egitea eta baita argazki erakusketak ere. Kontzertuei dagokienean, gainera, azaldu dute bertako taldeek lehentasuna izango dutela.

Bergarako skateparkaren oihartzunak Euskal Herriko mugak gainditu ditu dagoeneko eta arduradunek azaldu digute Frantziako skataren munduko zenbait aldizkari ezagunetan eman dute dagoneko berria. Oraindik ateak ireki ere egin ez dituela jakinda, ez dago batere gaizki. Debagoiena kanpoan ezagutzera emateko beste modu bat izan daiteke.

Oholak prestatzen eta berotzen hasteko momentua iritsi da, beraz. Dena ondo joanez gero asmoa da Bergarako San Martin jaietarako zabaltzea skatepark berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak