Seminarioko zuhaitzak apurtu dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko irailaren 20a

Asteburuan apurtu dituzte, zapatutik domekarako goizaldean. Zeuden hamar astigarretatik bat baino ez dute zutik laga. Gainerako bederatziak erdibitu egin dituzte.

Seminariokio jolas lekuan duela hilabete gutxi egokitu zuten berdeguneko astigar gazteak dira apurtuta azaldu direnak. Zeuden hamar zuhaitzetatik bederatzi apurtu dituzte. Bat aurreko asteburuan apurtu zuten eta gainerako zortziak aste bukaera honetan.

Horrez gain, Telefonicako aldapan dauden lorontzi handietako loreak ere apurtu egin dituzte eta lurrean azaldu dira.

Udaleko lorezainek goizean barrena kenduko dituzte apurtutako lore eta zuhaitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak