Seminarioko fraideen etxea bota egin du Udalak

Arritxu Barruso 2009ko abu. 26a, 13:47
Bergararrak oporretatik itzultzean zenbait aldaketa sumatuko dituzte seminarioko jolastokira hurbiltzen badira. Fraideen etxe moduan ezagutzen dena bota egin dute-eta. Eraikina Udalarena zen eta Agurne Barruso alkateak azaldu du egoera txarrean zegoela; sasoi batean seminarioaren eraikinari itsatsitako elementu bat dela adierazi du, eraikina zatartzen duena.

Abuztua aprobetxatu  nahi izan dute eraikina botatzeko ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko, Migel Altuna Institutuan eta Aranzadi Ikastolan oporretan daudelako. Aste bukaerarako lanak bukatuta eta ingurua txukunduta egotea espero du Udalak.

Fraideen etxe bezala ezagutzen den eraikina, seminarioan jesuitak zeuden garaian, jesuiten sukaldea zen. 1769an jesuitak Espainiatik egotzi zituzten eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak sortutako Erret Mintegiaren sukalde izaten jarraitu zuen eraikinak; baina, ordura arte solairu bakarra zeukan eraikinak. Dominikoak izan ziren fraideen etxea erabili zuten azkenak, bertan bizi ziren eta hortik dator bere izena. Baina dominikoek 60ko hamarkadan eraikinari bigarren solairu bat gehitu zioten. Aita Zamora eta Frai Jacinto fraideak izan ziren fraideen etxean bizi izan ziren azkenak.

Azken urteetan zentro psikopedagiko bat eta Odol Emaileen Elkartea zeuden bertan. Udaletik azaldu dute irailean bilduko direla Odol Emaileen Elkartearekin euren egoera aztertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak