Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan umeendako eta helduendako zine emanaldiak egongo dira Zabalotegi aretoan eta zinekluba gaztetxean. Zapatuan, martxoak 14, hiru emanaldi eskainiko dira Zabalotegin: alde batetik, 17:00etan umeendako saioa egongo da: 'El patito feo y yo' izenekoa. Helduendako, berriz, bi saio egongo dira: 19:30ean bat eta 22:30ean bestea; 'La momia 3' pelikula eskainiko dute.
Domekan, berriz, umeendako eta helduendako saio bana egongo da; 17:00etan umeendako 'El patito feo y yo', eta 19:30ean helduendako,' La momia 3'. Umeek bi euro ordaindu beharko dute eta helduek hiru.
Gaztetxean, berriz, zineklubaren barruan, 'Hacia rutas salvajes' filma amerikarra eskainiko dute domekan.