Sei eta 24 hilabete arteko umeendako ur estimulazio ikastarorako izenematea zabaldu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 2a, 11:41
Izenematea zabalik dago martxoaren 17ra arte. Eskolak zapatu eta domeketan izango dira, 10:30-11:00 eta 11:00-11:30 ordutegian, apirilaren 10ean hasi eta ekainaren 27ra arte.

Sei hilabetetik hasi eta 24 hilabetera arteko haurrendako ur estimulazio ikastaroa antolatu du Kirol zerbitzuak. Zapatu eta domeketan dira eskolak, 10:30-11:00 eta 11:00-11:30 ordutegian, apirilaren 10ean hasi eta ekainaren 27ra arte. Ikastaroaren helburua hirukoitza da: batetik, umearen garapen psikomotorea ematea; bestetik, gurasoen eta umearen arteko harremanak garatzea; eta, azkenik, haurrak bizipenak eta estimuluak jasotzea.
Izenematea zabalik dago martxoaren 17ra arte. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu, 943 77 70 95 zenbakira; idatzi, agorrosin@bergara.net helbidera edo jo www.agorrosin.net helbidera.
Zozketa bidez erabakiko dira parte-hartzaileak. Izena eman dutenen behin behineko zerrendak martxoaren 17an kaleratuko dituzte eta zozketa egingo dute hilaren 24an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak