Saskibaloiko talde nagusiak zapatuan hasiko du liga txapelketa

Mireia Bikuña 2009ko irailaren 23a

Unai Iñarraren taldeak Beasainen kontra jokatuko du 16:00etan Labegaraietako kiroldegian. Urteko helburua maila mantentzea da.

Unai Iñarrak zuzentzen duen taldeak maila berria estreinatuko du; probintzial maila, alegia. "Liga hasteko irrikatan gaude. Dena den, badakigu maila berria indartsuagoa dela. Iazkoarekin alderatuta ezberdintasun asko daude, baina tira...", esan digu Unai Iñarrak.
Denboraldiko helburu nagusia maila mantentzea da, baina urtea partiduz partidu antolatuko dutela esan digu: "Maila berriari neurria hartu behar diogu. Partiduz partidu joango gara, baina denbora galdu gabe. Emaitza onak lortzen baditugu, agian gure helburuak aldatu egingo dira. Urte bukaeran sailkapenak jarriko digu dagokigun tokian".

Hamasei talde

Soraluze BKE  15 talderekin lehiatuko da, bi itzulitara. Oiartzun, Atco San Sebastian, Biok Zerbitzuak, Kostkas, Santo Tomas Lizeoa, Internacional, Beiztinberri, Beasain, Kevian Sport, Zarautz, Astigarraga, Alde Zaharra eta Hernani taldeen aurka jokatuko dute bergararrek.
Azkeneko jardunaldia 2010eko maiatzaren 9an jokatuko dute. Sailkapeneko lehen bi taldeek igoera jokatuko dute, eta azken hiru tokietan daudenek maila galduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak