Saskibaloi festa uztailaren 12an eta 13an

Edu Mendibil 2008ko eka. 26a, 15:57
Bergarako saskibaloi taldearen eskutik, saskibaloi festa izango da Bergaran uztaileko bigarren aste bukaeran, hilaren 12an eta 13an. Euskal Herri osoko saskibaloizaleak batzea da antolatzaileen helburua. 3x3ko txapelketak jokatuko dira San Martin plazan. Izenematea uztailaren 5era arte dago zabalik.

Bergara KEko saskibaloi sailak 3x3ko txapelketa antolatu du uztailaren 12an eta 13an. Saskibaloiaren inguruan festa bat egitea da antolatzaileen asmoa eta horrela adin ezberdineko jokalariak, mutilak zein neskak, batu nahi dituzte. Alebin, infantil eta kadete mailetako txapelketa Antzuola, Elgeta eta Bergarako jokalariei zuzenduta dago; junior eta senior mailetan Debagoieneko jokalariek parte hartu ahal izango dute eta, azkenik, Elite Euskal Herria mailan Euskal Herri osoko taldeak lehiatzea da helburua.


Sari bikainak egongo dira maila bakoitzeko irabazleentzat. Partiduak, esan bezala, Bergarako San Martin plazan egokitutako kantxetan jokatuko dira. Zapatuan, hilaren 12an, senior eta junior mailakoak eta domekan gainerakoak. Izenematea uztailaren 5era arte dago zabalik. Argibide gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak