Saskibaloi astea, ekainaren 22tik 27ra

Asier Alkorta 2010ko eka. 18a, 15:42
Saskibaloiarekin zerikusia duten hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako Bergaran. Antolatutako ekintzen artean garrantzitsuena 3x3 txapelketa izango da.

Futbolaz gain beste kirolik badela erakutsi nahi dute Bergarako Saskibaloi elkartetik. Horretarako, saskibaloiaren astea antolatu dute Soraluce kooperatibarekin elkarlanean hilaren 22an hasi eta 27ra arte.

Helburu horrekin, hainbat ekintza egingo dituzte saskibaloiaren asteak iraungo dituen bost egunetan. Saskibaloi giroan oinarritutako Coach carter filmaren emanaldiarekin ekingo dio egitarauak. Eta jarraipen gisa, ostegunean mahai ingurua egingo dute saskibaloi modernoari
buruz. Bertan mintzakide izango dira Miguel Santos Gipuzkoa Basketeko presidente ohia, Pablo Laso Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea, Ander Garcia saskibaloi jokalari bergararra eta ustekabeko gonbidatu bat, ACBko jokalariren bat ziurrenik.

3x3 txapelketa

3x3 txapelketa zapatu goizean hasiko da Domingo Irala kalean. Iazko edizioan 160 parte-hartzaile izan zituen txapelketak, eta aurten beste hainbeste bildu nahi dituzte antolatzaileek. Txapelketa zapatuan goiz eta arratsaldez eta domeka goizean jokatuko da. Honez gain, haurrentzat puzgarriak ere jarriko dituzte Munibe plazan.

Bergarako Saskibaloi elkartean 100 neska-mutiko baino gehiagok jokatzen dute egun. Saskibaloiari eskainitako aste honekin, kopuruak gora egitea lortu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak