Santiago jaiak ospatu dituzte Basalgon

Ander Monedero 2010ko uzt. 25a, 18:25
Zapatu arratsaldean, kanpaiak joz eta etxafuegoak botaz hasi zituzten jaiak eta ondoren, auzotarrek makala igo zuten.

Gaur, Santiago eguna, auzoko jaien egun handia da. Eguna, Basalgoko patroiari eskainitako meza nagusiarekin hasi dira, eta ondoren, 12:00etan Lokatzakoek 28. Basalgoko igoera egin dute. Gero amateurren pilota partida izan da eta hori bukatzerakoan, erromeria Alai taldearekin.


Bazkalorduan, bertso bazkaria izan dute auzotarrek. Ez dira bakarrik egon, beraiekin  Amuriza eta Peñagarikano bertsolariak izan dira eta soinujoleek alaitu dute bazkaria.


Jaiak gaur jarraitu
Eguerdian umeentzako jolasak izango dira ondoren, auzoko jubilatuak eta jai batzordeak bazkaria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak