Santamaiñako jaiak 2007, egitaraua

Maider Arregi 2007ko uztailaren 12a

Santamaiñako jaiak ostiraletik, uztailaren 13tik 22ra bitartean ospatuko dira. Bestalde, Bergarako Udal Bandaren 175. urteurrena ospatzeko makina bat ekintzan ere izango dira. Hona hemen egitaraua:

Uztailak 13, egubakoitza

  • 12:00etan: Etxafuegoak eta kanpai hotsak jaiak adierazteko.
  • Astean zehar, Aitonetan, tute, mus, briska, toka, igela, bolo eta billar. Santa Marina jaietako txapelketaren kanporaketak jokatuko dira.
  • 20:00etan eta 22:30ean: Zinea, "Aupa Etxebeste". Agorrosinen.

Uztailak 14, zapatua

  • 10:30ean: Aitonetan, XVII. Ibilaldi Neurtua jubilatuentzat.
  • 16:30ean: Aitonetan (tute, mus, briska, toka, igela, bolo, billar) Santa Marinako txapelketaren finalak jokatuko dira. Ondoren, Aitonetan sari banaketa.
  • 18:30ean: poniak eta zezentxoak San Martin herri eskolan Ondoren, leku berean futbolin eta dardo jaurtiketa umeentzat.

Uztailak 15, domeka

  • 09:00etan: Herriko txistularien kalejira
  • 11:00etan: Bergarako Udal Musika Bandaren kalejira
  • 12:00etan: Bergarako Udal Musika Bandaren kontzertua frontoian
  • 15:00etan: Herri bazkaria frontoian Bergarako Udal Musika Bandaren 175.urteurrena ospatzeko.

Uztailak 18, eguaztena

Santa Marina eguna

  • 19:00etan: Meza, Eliza Nagusian Meza ondoren, Aritzeta Abesbatzaren kontzertua

Uztailak 19, eguena

  • 22:00etan: Blues gaua, Agorrosinen.

Uztailak 20, egubakoitza

  • 11:00etan: Umeentzako Kukañak Miguel Altuna institutu berrian.
  • 17:00etan: XV. Boccia txapelketa. Ordu berean, Petrikol dastatzea auzoko tabernetan.
  • 20:00etan: Kapoeira (Brasilgo lehiaketa bat) erakustaldia
  • 21:30ean: HERRI AFARIA dantzaldiarekin Agorrosinen. Ondoren, bakoitzak aldabena.

Uztailak 21, zapatua

  • 16:00etan: Txirrindularitza, Santa Marinako XVI. SARIA
  • 17:30ean: Buruhandi eta erraldoiak Ordu berean, Petrikol dastatzea, auzoko tabernetan.
  • 23:00etan: Disko-festa Matxiategin.

Uztailak 22, domeka

  • 18:30ean: Bizikleta martxa Ondoren, ume, gazte eta nagusientzako txokolatada

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak