Santa Marinako organoa bihar aurkeztuko dute kontzertu baten

Jon Berezibar 2009ko eka. 22a, 14:45
Oberlinger etxeko organo berria sakristau etxean jarri dute eta Musika Eskolak emango dituen organo eskoletarako erabiliko dute. Santa Marina parrokiako sakristau etxean jarri duten organoa aurkezteko kontzertua egongo da ekainaren 23an, martitzena. San Pedro parrokiak erositako organoa da, Oberlinger etxekoa, eta erosi dute organo eskolak emateko.

Hain justu ere, Musika Eskolak organo eskolak emango ditu lehenengoz –matrikula epea zabalik dago ekainaren 26ra arte–, eta horretarako erabiliko dute Santa Marinako sakristau etxean jarri duten organo berria.

 

Emanaldia

Kontzertua izango da martitzenean, hilak 23, 19:30ean, eta emanaldia eta gero interesa duten guztiek probatu ahal izango dute organoa.
Emanaldia egingo dute Maria Jesus Ugalde sopranoak eta Aitor Olea organo jotzaileak. Sei obrako egitaraua egingo dute –ondoko koadroan–, eta eskainiko dituzte Fischer, Haendel, Bach eta Morandiren lanak. 

 

Zaletasuna piztu nahi dute

Egitasmoaren helburua da organoa Bergarako eta inguruko herrietako herritarrei gerturatzea, organo joleen artean belaunaldi etenik egon ez dadin.
Organo berria espreski eskolak emateko prestatuta dago. 16 erregistro ditu eta guztiz mekanikoa da. 1978an eraiki zuten eta  2,15 metroko altuera eta zabalera eta 2,25 metroko sakonera dauzka. Elizak inbertsio esanguratsua egin du organoa erosten, izugarri garestiak dira-eta. Bigarren eskukoa izan arren, guztira 45.000 euro inguru gastatu ditu organo berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak