Bergarako San Pedro parrokia jendez beteta aurkitu dugu gaur goizean, guztiak adi-adi zeuden bertako organoaren soinua entzuten. Organoaren lagunen Frantziako Elkarteko kideak dira. Euskal Herriko organo erromantiko desberdinak bisitatzen dihardute egun hauetan eta gaur San Pedroko parrokian egin dute geldialdia.
Izan ere San Pedro parrokiak altxor izugarria gordetzen du bere koroan. Bertako organoa 1889koa da eta Stoltz anaiek egin zuten. Bere berezitasun handiena da ordutik ez dutela inolako errestauraziorik egin bertan. Beraz, gaur egun eskaintzen duen soinua egin zeneko berbera da.
Bergarako kontzertuaren ostean Azkoitira joan dira guztiak eta arratsaldean Loiolako santutegiko organoaren soinua entzuteko aukera izango dute.