Gaurtik, egubakoitza, erabilgarri egongo da San Pedro kalea. Azken hileetan lanak egiten jardun dute oinezkoendako bihurtzeko. Hala, lanak aurreratuta doaz eta Zabalotegira ematen duen kantoian hasi eta Bidekurutzetaraino adokina jarrita dago. Kantoitik Ariznoa plazarainoko tartea, berriz, ez dute bukatu baina Gabonetarako porlana botako dute. Lanek urtarrilaren 7an jarraituko dute.