San Pedro kalea martxoaren 1ean irekiko dute ibilgailuendako

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko otsailaren 16a

San Pedro kalea martxoaren 1ean irekiko dute ibilgailuendako. Hil hasieran bukatu zuten galtzada-harriak jartzen eta ordutik hona zabalik dago oinezkoendako. Hala eta guztiz ere, galtzada-harriok ondo asentatu arte ibilgailuek ez zapaltzea komeni da eta ondo asentatzen hilabete behar dutela aurreratu dute udal iturriek.
Lanok Egaralur eta LSG Elektrizitatea enpresek egin dituzte elkarlanean, eta aurrekontua 644.785 euro izan da. Irail amaieran hasi ziren lanok eta ordutik hona izandako eguraldi txarraren eraginez, atzerapen txiki bat baino ez zuten izan; hain justu ere, 20 eguneko luzapena eskatu zioten Udalari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak