San Pedro kalea gaurtik aurrera berriro zabalik. BIDEOA

Txomin Madina Milikua 2009ko api. 20a, 19:11
Martxoaren 1ean zabaldu zuten berez Bergarako San Pedro kalea ibilgailuendako, baina bertan izandako hainbat arazoren ostean, martxoan eta apirilean itxita egon da. Gaurtik aurrera baina, berriz ere irekita dago.

Udaletxeko Joseba Azpiazu teknikarien esanetan, zementu falta izan da eraberritu berri duten San Pedro kalean arazoak eragin dituena: izan ere euriteek zementua garbitu zuten, eta ondorioz uste baino harri gehiago lekutik atera ziren.

Arazo horiek konponduta daude dagoeneko, eta hala, gaurtik aurrera berriz ere posible da kale honetatik autoz pasatzea. Joseba Aizpurua udaletxeko bulego teknikokoak emandako azalpenen arabera, galtzada harriaren morteroaren zementu falta izan da harriak lekuz mugitzearen arrazoia. Bere esanetan, lanak egiten ari ziren bitartean hartutako laginen dosifikazioak onak ziren, eta ondorioz, aurrera jarraitu zuten lanekin. Baina gero egindako euriteek zementu hori garbitu zuten.

Aurreko astean hainbat froga egin zituzten konponketa lanen emaitzak ikusteko, eta hormigoiaren azaleko gogortasuna egokia dela ikusita, dagoeneko irekita dago berriz ere San Pedro kalea ibilgailuentzat. Enpresa eraikitzaileak, Egaralur-ek hartu ditu bere gain galtzada harriak mugitu osteko azken konponketen ardura eta kostua.

Behin San Pedro kaleko lanak amaituta, laster, aurreikuspenen arabera maiatzaren 4an, hasiko dituzte Ariznoa kaleko obrak. Kale hau iaz amaitu bazuten ere, orain irisgarritasuna hobetu asmoz egingo dituzte lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak