San Paulo jaiak ospatuko dira aste buakeran

Maider Arregi 2008ko urtarrilaren 23a

Ubera auzoan ospatuko dira aste bukaeran San Paulo jaiak, urtarrilaren 25etik 27ra bitartean. Hona hemen prestatutako egitaraua:

 

Urtarrilak 25, barikua

  • 11:00: Meza nagusia. Ondoren Salda eta txorizoa.
  • 21:00: Bakailao-jana, soinujoleek lagunduta. Oharra: Afarirako izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a, igandea, izango da.

Urtarrilak 26, zapatua

  • 11:00: Meza nagusia. Ondoren Salda eta txorizoa.
  • 12:00: Patata-tortilla txapelketa: Gehienez 10 lagun. Osagaiak jai batzordeak ipiniko ditu. Sariak:

    1 Urdaiazpiko eder bat.

    2 Kilo bat txuleta.

    3 Baserriko oilasko bat.

  • 16:00 Mus txapelketa. Sariak:

    1 Garaikurra eta inskripzioaren % 50.

    2 Garaikurra eta inskripzioaren % 35.

    3 Inskripzioaren % 15.

    4 Auskalo zer.

  • 16:00: Kukainak auzoko umeentzat.
  • 18:00: Txokolate-jana.

Urtarrilak 27, domeka

  • 11:00: Meza nagusia.
  • 11:30: Moises Azpiazu dantza taldearen erakustaldia.

Ondoren Eibarko Euskal Jokoak taldearen eskutik:

  • Aizkolariak aitzurra eta aizkora erabiliz hainbat saio ezberdin egingo dituzte.
  • Motozerra erabilita egurrezko eskultura
  • 8 urteko mutikoaren erakustaldia.

Salda eta txorizoa trikitilariek lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak