Aritzetako San Migel kaleko 7 eta 9 zenbakiak botatzen hasi dira

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko api. 16a, 17:28
Atzo hasi ziren eta etxebizitzok lagako duten orubean aparkalekuak egokitu nahi ditu Udalak.

Aritzetako San Migel kaleko 7 eta 9 zenbakiak botatzen hasi ziren atzo, eguena, San Antonio auzoaren biziberritze planaren barruan.

Udal arduradunek azaldu dutenez, asmoa da lagako duten orubea txukundu eta aparkaleku moduan egokitzea, herrian dagoen aparkaleku arazoa aintzat hartuta. Lan horiek egiteko Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dute nahiz eta oraindik ez dakiten zenbateko kopurua jasoko duten. Bestalde, San Antonio kaleko 4, 6 eta 8 zenbakiak botatzeko asmoa ere badu Udalak eta horiek erosten dihardu. Zenbakiok, orain botatzen diharduten etxebizitzen parean daude.

Horrekin guztiarekin, San Antonio auzoa biziberritzeko beste urrats bat eman du Udalak. Orain arte Martokorako oinezkoendako ibilbidea eta errepidea txukundu dituzte eta baita pasealeku horretan eserlekuak eta iturria  jarri, eta parketxoa egokitu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak